XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Simankas`en, baita Amayur`en erortzen diran gizonak guretzat esanai aundia daukate ta Naparroa`ri agertzen diote beti, daukan nortasuna ezin dula ez trukatu, gutxiago oraindik saldu.

Orrelako napar zinezkoen odolak daukan balioak gizaldi ta gizaldi luzetan iraungo du, ondasunik ederrena dalako ta salneurririk ez dulako.

Galtzeak edo irabazteak ez du esanai aundiena, baiño maitasunez ixuritako odolak bai.

Ta ixuritako odola aberriaren alde eman danean, oraindik askozez geiago.

Pedro Nabarroren iduria ikusten dugula, orduko ta oraingo gizaldiari mintzatu zaigu, erri baten nortasuna ez dala txantxetan ibiltzeko jostallua esanez.

Ori gutxinaz ikasiko ba genu zerbaitean aurreratuko ginake.

Amaseigarren gizaldiko asiera ontaz askotan oroitzen naiz.

Naparroak askatasuna galdu zuen garai arek beti nere jakin naia zirikatzen dit.

Orduko goraberak Euskalerria'ren etorkizunarekin zer ikusi aundia daukate, zoritxarrez kastildarrak Gipuzkoarren bidez ankaperatu zuten Naparroa.

Ori txarra ba da, txarragoa oraindik naparrak bi zatitan puxkatuak ibiltzea eriotzara iritxi arte.

Agramondarrak eta Beamondarrak, bi talde oiek ondatu zituzten bazterrak eta Naparroa desegin.

Ara anaiak erdibitzeakin zertara iristen dan.

Garai illun ta goibel artako une txar ura egun batean, ustekabean, bi xos eskuratu nitula garbi asko ikusi nuen.

Bi xos oiek garai artakuak ziran amaseigarren gizaldikoak eta biyek Naparroan egiñak.

Orduan Naparroan gertatutakoa zillarezko bi puxka txikietan ageri zan.

Oso neurketa polita arkitu nuen eta ezin dut ixillin euki, gaiñera bi xos aiek Pedro Nabarrok ezagutu zituen eta bi xos aietan ageri da urte batzuetan Naparroan gertatutako aldaketa.

Bat Naparroa'ko erregeen garaikoa da.

Alderdi batean bi izki ederrak ditu I K, Naparroa'ko erregeen izenak Juan eta Katalina, berez Katalina zan Naparroa'ko alaba, Juan senarra Frantzi'ko lurralde aundi bateko nagusia.

Biyek Naparroko izenean Naparroa'n agindu zuten azkeneko erregeak, biyek Iruñan koroiatu zituzten azkeneko erregeak.

Bi izki oien gainean koroi eder bat ipiñia dago.

Beste aldean berriz gurutzea bakarrik.

Xos ortan Naparroa'ko armarririk ez da ageri.

Katalina ta Juan erregeak eragozpen aundiak izan zituzten Iruña'n sartzeko.

Ateak ixten zizkieten, azkenean sartu eta Eliz nagusian 15 garren gizaldiaren bukaeran koroiatu zituzten.

Ordutik Naparroa'ko egitazko erregeak ditugu.

Orregatik xosan erregen izenak ipintzen dituzte ta izeneen gañean koroi aundiak jartzen Naparroa'ko egitazko erregeak zirala danak garbi ta argi ikusi zezaten.